Para más información: 943 69 74 13 / tour@tolosaldea.net
Labean | Zizka-mizkak | Otorduak | Errezetak | Beste sukaldaritzak | Kokapena

Zizka-mizkak / Sarrera


Tolosako herria, Gipuzkoako barnealdean kokaturik dago, hiriburutik 26
kilometrotara. Erdi aroko izaera duen Alde Zaharrak arretaz bisitatzeak
merezí du.
Antzinatik, larunbatero, eskualdeko feria garrantzitsua egiten da.
Gainera, Tolosa bostehun saltoki baino gehiagoko merkataritza-gune da. San
Joan jaiak, ekainaren 24an, eta inauteriak, otsailean, galdu ezinekoak dira.


Kulturaren alorrean, honako ospakizunak nabarmendu daitezke: abesbatzen
nazioarteko lehiaketa, txotxongiloen nazioarteko jaialdia, gaur egungo
euskal eskulturaren erakustaldi iraunkorra, etab...
Haragi bikainenak dasta daitezkeen izen handiko erretegiek, gustu fineko
edonor atsegin handiz asetzeko jatetxeek, edota gozokia lantzen duten
gozotegien, Euskadiko gastronomiaren hiriburu bihurtzen dute Tolosa.